BERMEOKO JAIAK 2024

BERMEOKO JAIAK 62 C armen, hogeta bederatzi urtegaz, bere bosgarren umea erditzen dabil Bermeoko etxe zahar baten. Berak oraindino ez daki, baina hau bere lehen semea izango da, aurreko guztiak neskak jaio ziran-eta. Zaharrenak zazpi urte daukat, bigarrenak sei eta, hortik aurrera, urte birik behin, ume bat… Ez dira sasoi errezak, ez. Nork pentsauko eban, bederatzi hilabete arinago, oraindino haurdun egoala be ez ekiala, gerrak, lurrikara batek lez, danon bizitzak hankaz gora jarriko. Horrez ordez ipiniko ebazala. Familia umila da berea, ahal dabenagaz bizi dira. Bere gizona, Fidel, ez dago beragaz erditzeko daukan umea ate joka hasi danean, goizerik gauera lanean dago-eta. Bere lau alabatxoak eta amuma Maria, Carmenen ama, dira bere laguntzaile bakarrak. Eskerrak Carmenek sufritzen dakiela, eta han, izerdi eta odol artean, bere umea mundu zoro batera heldu da. Gixajoa, ze desbardina izango zan bere bizitza beste leku baten edo beste sasoi baten jaio izan balitz… – Mutila da! –dino amuma Mariak, azken bultzadagaz urten barri dauan umea bere eskuetan hartu dauanean–. 1937-03-04 Bermeon, 1937ko martxoaren 4an ALAZNE FERNANDEZ SAEZ

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=