BERMEOKO JAIAK 2024

63 Hau ez da amumak atenditzen dauan lehen erditzea eta, ziurtasun osoagaz, umearen zilbor-hestea ebagi dau. Carmen oraindino arnasestuka dago. Erditzea gatxa izan ez bada be, oso ahul sentitzen da. Segiduan jarri dau amumak umea bere amaren besoetan, eta Mariak, instintuak deituta, eskuetako eta oinetako atzamarrak zenbatu deutsoz: bai, danak daukaz, hogei. Ezpanak dardakadan daukaz, ez daki barre ala negar egin… – Laztana… –maitasunez laztandu dau bere eskutxoa–. Andrazko biek ez dinoe ezer, baina benetan pozik dagoz. Mundu hau ez da andrazkoentzat erreza. Normalean gogorra bada, gerra sasoietan, askoz be gogorragoa. Ganera, orain sabel bat gehiago bete behar dabe. Eskerrak oraingoz Carmenen bularraz nahiko eukiko dauala jaiobarriak! Aho lar etxean eta, ganera, orain gehiago nahastauko da; frankisten gerra madarikatua!

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=