BERMEOKO JAIAK 2024
BERMEOKO JAIAK 64 Carmenek ez dau gehiago pentsatu gura. Burua astindu dau, burutapen horreek aldendu gurean, eta umea amuma Mariari emon eta altxatzeko ahalegina egin dau. Kostatu egin jako, oraindino minduta dago eta, baina ez dago denporarik deskantsurako eta, ahal izan dauan moduan, lortu dau oso-osorik nahastuta dagoan ohetik altxatzea. Bere beste lau alaben burutxoak ikusi dauz atetik kikuka, begiak zabal-zabalik daukiezela, negarrez dagoan jaiobarria ikusi gurean. Samintasunez begiratu dauz Carmenek, baita amumaren besoetan dagoen txikia be, irribarre bat margotu gurako leuke bere ezpanetan, baina, horren ordez, negargura eta tristura irentsi behar… Eztarriko murtxilak ia ez deutso arnasarik hartzen ixten, baina ez dago denporarik galtzeko: betebeharrak ez dau itxaroten. “Bizitza gogorra da”; horrek ziran txikitatik ondo ikasita eukozan berbak. “Bizitza gogorra da…” Bermeon, 1937ko martxoaren 5ean Eguraldi zakar eta hotzaz argitu dau egunak Bermeon. Kalean, isiltasuna beste batzuetan baino agirikoagoa da, eta gaur itsas txoriak be ez dira entzuten. Carmen barru txarrez izartu da. Orduak daroaz zutunik. Egia esan, ez dau ia lorik egin, jaiobarriak Jainkoari esker “sake” handia dauka eta ez deutso deskantsurik emon. Fidelek be, orain dala ordu pare bat, lanera joan behar izan dau. Ahal dauana egiten dau etxera jatekoa ekarri ahal izateko. Halanda be, Carmenek gaur sentidu dauana ez da nekearen errua izan, berak jakin barik hurrengo orduetan biziko zan txikizioa igarri ahal izango baleu lez da. Bere alboan dagoan umetxoa begiratu eta une batez poztasunaren antzeko zeozer sentidu dau bere barruan. Une batez bakarrik… Martxoko egun triste horretan, Bermeoko kostaldean biziko zan sarraskia inork ez eban espero; holan izaten da gerra denporatan. Gaur egunean ez dago
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=