BERMEOKO JAIAK 2024

65 bermeotarrik ez dakiena han gertatutakoa: Euzko Itsas Gudarosteko marinelek eta arrantzaleek, kementsu, gerraren beharrizanak bultzatuta, gudari bihurtu eta Matxitxakotik hurre Alde Nazionalaren kontra burrukan egin behar izan eben egun horretan. Dabid Goliaten kontra lez, indar guztiagaz burrukatu ostean, ia berrogei personak euren bizia galdu eben egun horretan. Halanda be, ez eutsiezan frankistei gauzak errez jarri, eta euren ekintza adoretsua betiko geldituko da historia liburuetan. Sarritan pentsau izan dot zer sentiduko eban, Carmenen moduan, beste edozein andrak, halako sasoietan ama izatean. Zorokeria horren erdian, zelako ikara, desesperazinoa eta itzaltasuna eukiko ebezan Bermeoko kostaldean bizi ebezan une gogor hareetan. Eta oraindino zer egoan etortzeko ez ekien… Nire pentsamentu horreek ez dira kasualidadea. Nire aita be 1937ko martxoaren 4an jaio zan. Nik ez neban amuma ezagutu, ni jaio baino urte asko lehenago hil zan, berrogeta hamasei urte baino ez euki arren, atsotxu zahar baten itxuragaz, bizitzak emondako une gogor guztiak lepo ganean eroazala. Aitak askotan kontatzen eustan ze gatxa izan zan hareen bizitza umeak ziranean, are gehiago berak sei urte eukazala, aita galdu ostean, ia ahora zer eroan ez eukiela, lanean hasi behar izan ebanean. Bai, ez nago errealitatea exajeretan; hori da gerrak ixten dauan etorkizun eza, eskola itxi eta lanean hasi behar izan eban umearen etorkizun eza, gerraosteak ekarritako gosea eta miseriak bere familia ez hondatzeko, bere haurtzaroa galdu behar izan eban umearen etorkizun eza. Baina hori beste kontu bat da. Nire aldetik ez dot sekula ahaztuko bere ahotik ikasitakoa, ezta nire amuma be, ausardiaz betetako andra, bere sei seme-alabak berak bakarrik aurrera atera ebazana. Hareei esker, hemen gagoz hurrengo belaunaldiak, nire amumaren “bizitza gogorra da” esaldi horri buelta emoteko asmo biziagaz, guretzat hain gogorra ez dan arren, ezin dogulako ahaztu, gaur egun be, munduko beste leku askotan, gizon, andra eta ume asko dagozala gerrak dakarzen ikara, samintasuna eta etorkizun eza oso gertutik bizitzen.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=