BERMEOKO JAIAK 2024

BERMEOKO JAIAK 70 H iru hilabeterako etorri naiz bueltan Bermeora. Aspaldi joan nintzen Bermeotik lanera. Gero nire familia osotu nuenean, gurasoengana sarri etortzen ginen. Zer esanik ez, lagunekin ospakizun bazkari eta afariak egitera; ahal izanez gero, ez nituen galtzen. Bermeotar jatorra naiz eta halako parrandetarako beti nago prest. Urteak pasa eta guraso edadetuak guregana ere etorri ziren. Herrira etortzeko aitzakiarik barik, gutxitu ziren egiten nituen bisitak, asteburu bat edo beste bakarrik lagunekin egoteko, edo, azken boladan, aspaldiko ezagunen hiletetara. Kansatik paseatzea gustukoa dut. Horrela deitzen genion, nire ume-garaian, kaiaren bukaeran, ontziolaren ondoan konpainia ezagun baten gasolina- biltegi bat zegoelako. Han jolasten genuen, ontziolaren aurrean geratzen zen esplanadan. Egurrezko ohol zatiak erabiliz, egur hondarrak zirenak, kolunpioak inprobisatzen genituen edo oreka-ariketak egiten genituen goitxik hala behera (goitxikalabera) jolasean, kaia eta trenbidea bereizten zituen zementuzko ertzean. Niri beti tokatzen zitzaidan azpian makurtuta geratzea, ez nintzelako batere trebea beste nesken gainetik saltoka jartzen. Eremu hura gure lehen lurralde autonomoa izan zen, gure ama eta inguruko emakumeen babes eta zaintzatik kanpo. Aurretik, eskolatik bakarkako joan-etorriak, gure lagunak bizi ziren kaleetatik ibili, gure amek eta amumek bidaltzen zizkiguten etxeko errekadurik txikienak egitera joan, eta, batez ere, Goiko Plazan jolastu. Horiek ziren gure lehen ibilera autonomoak. Lehen aipatutako kai aldeko askatasunera iritsi baino lehen, Goiko Plaza izan zen nire tokirik gogokoenetako bat. Han, udaletxean, gure aitak egiten zuen lan goizetan, eta ni bisitatzera joaten nintzen. Ez etxean baino harago ikusi nahi nuelako, baizik eta aitak izeko Carmenekin lan egiten zuelako. Carmen ez zen nire benetako izekoa, baina nik hala deitzen nion, musu baten truke, diru pixka bat ematen zidalako beti. Musu-truke komertzial horri ITZIAR REKALDE LUZARRAGA ITZULIAK

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=