BERMEOKO JAIAK 2024
71 esker, Simonak arkupeetako zutabeetako batean zeukan gozoki-postuan txufa-kukurutxo bat edo hiru erregaliz erosi ahal nuen. Arkupe haietan, harrizko eskaileretan, kromo, kanika eta tabetan ere jolasten ginen. Goiko Plaza, 7 eta 10 urte bitarteko aldian, Erremedio kaleko nire etxearen eta ikastetxearen arteko oasia izan zen. Ikastetxera iritsi baino lehen, Sanjuanportale zeharkatu behar genuen, santuaren arrastotik pasatako eskua musukatu ostean. Keinu hori ez zen niretzat ohitura arrunta. Nire amuma Jacobak kontatzen zidan, eskua aztarna dagoen harritik pasatu barik eta bedeinkazioa hartu barik iluntzean edo ordu txikietan San Juan atea pasatuz gero, egoera beldurgarri eta arrisku latzak jasango nituela. Amuma Jacobak kontatu zidanez, osaba Sabinok, kanposantuaren eta Arene auzoaren artean zeukan baratzetik udako gau batean bueltan zetorrela –berandu egin zitzaiolako– kanposantutik pasatzean, marmar eta arnasa batzuk sentitu zituen kolkoan berari segika, eta, Sanjuanportalera iritsi baino lehen, gero eta ozenago ari ziren irrintziak, eta indar batek lurrera bota zuen, astindu eta jipoitu zuten, eta baratzetik ekarritako guztia lurrera erori zitzaion. Horma arrastaka zeharkatu eta aztarnaren harria ukituz aitaren egin zuenean, dena isilpean geratu zen. Ez zen inolako zaratarik entzuten eta, gainera, lurrera eroritako barazki
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=