BERMEOKO JAIAK 2024
BERMEOKO JAIAK 72 guztiak zeuzkan berriz ere saskian. Etxera heldu zenean, gorputz osoa beltzunez eta orbanez beteta zeukan. Beste behin, amumak berari ere gertatu zitzaiona kontatu zidan. Gau batean, ohean lotan zegoela, esnatu egin zela esan zidan, ohearen oinetan eseritako gorputz baten pisua sentitu zuelako. Makurtu zenean, bere ama zendua ikusi zuen, keinu batez atzetik segitzeko esan ziona, eta, bat-batean, Sanjuanportale zeharkatzen zegoen, eta, beste aldean, otoitz egiten, suzko sugar pila bat (begiaren arimak) ikusi zituen. Amumak esan zidan Baztarre eta Torronterotik eraman zutela airean, eta Santa Eufemia elizaren aurrera iritsi zenean, jendez beterik zegoela, Lamera bukaeraraino, denak beltzez jantzita, mantilekin aurpegiak estalita eta, prozesioetan bezala, kandelak piztuta eskuetan. Hori ikustean, aitaren egin zuen amumak, eta, bat-batean, bere gelan zegoen berriro; gainera, bere ohea eginda aurkitu zuen, kamisoia tolestuta eta kandela bat mahaitxoan piztuta, Damasa nire birramumaren eta bere amaren argazkiaren ondoan. Halako istorioak kontatzeko eskatzen nion biok bakarrik egoten ginenean eta berak gertakari arruntak balira bezala kontatzen zizkidan jatekoa prestatzen zuen bitartean. Damasa birramumak oihal-denda bat zuen Erremedio kalean, aldaparen kantoian, gero gure amuma Jacobak heredatu zuena. Alkandorak ere josten zituzten arrantzaleentzat eta, batez ere, hil-oihalak. Nik ez nuen denda hura ezagutu, baina bai gero, ultramarinos zeritzon janariena bihurtu zenean. Gerora, amumak bere etxeko kutxa batean gordetako hil-oihalak saltzen zituen. Herriko etxe batean zendu bat zegoenean, bere familiako baten bat agertzen zen erostera baina beste batzuetan, hil-kanpaiak entzuten zirenean, amumak hildakoaren etxera bidaltzen ninduen, buruko horietako bat eraman nezan. Garai hartan, dolua iraun bitartean, zenduaren etxeko ataria gortina beltzez jantzita eta sarrerako atea zabalik egoten ziren. Ni sartu eta zuzenean joaten nintzen emakumeen ahotsak entzuten nituen tokira, emakumeak baitziren gorpua janzten eta hilkutxan sartzeko prestatzen zutenak. Gero dolu-gela izango zen lekura joaten nintzen, nolako gailetak eta ardo gozoa jarriko
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=