BERMEOKO JAIAK 2024

73 zituzten ikustera. Gaileta bereziak baziren, biharamunean lagunak eta biok eskolatik irten eta bertara joaten ginen, etxera joan baino lehen. Honako hau izaten zen jarraitzen genuen errituala: dolu-gelan sartzen ginen, hilkutxara hurbiltzen ginen, hildakoari errespetuz begiratzen genion, minutu bat edo bi geratzen ginen han, aitaren egiten genuen, burua makurtuz inguruan eserita zeuden senideei agurtu eta, gero, mahaitxora joaten ginen gailetak jatera; batez ere zilarrezko paperean bildutakoak eta txokolatezkoak aukeratzen genituen. Kopa bat ardo gozo ere edaten genuen. Aldiro gaileten kalitatearen araberako rankingak egiten genituen. Une haiek gogora ekartzean, konturatu naiz emakumeak zirela jaioberriei ongi etorria eta hildakoei agurra ematen zietenak. Emakumeak baitziren bizitzaren eta heriotzaren bizi-zikloaren protagonistak. Eta heriotzatik haratagoko erritualen protagonistak ere bai. Kanposantura joatea besterik ez dago ikusteko emakumeak (gizonen bat edo beste ere bai) hilobiak atontzen eta beren ezagun zenduak bisitatzen, geure baitan ahalik eta denbora gehien iraun dezaten, heriotzarik txarrena, kultura askoren arabera, ahanzturarena delako. Garai hartan, nik orain dudan adina izango zuen amuma Jacobak gauza asko erakutsi zizkidan: Arimaren begia agertuz gero, hil aurretik egin gabe utzi zuten promesaren bat betetzen laguntzeko balio duen zapiaren erritua egiten. Parte Txarreko eta Parte Oneko arimak bereizteko trukutxoa. Belar- enplastuak prestatzen, hematomak, zauri infektatuak eta ahoko flemoiak sendatzeko. Zantirituren bidez, olio beroarekin bihurdurak sendatzen zituen bitartean, berarekin batera, “Zantiritu, zaina urtu, zaina bere lekuen sartu” esaten. Bakailao eta patatak saltsa berdean prestatzen. Filomenita eta Maria erreduraren ipuin ilunak. Baina, batez ere, heriotza geure egunerokotasunaren parte dela eta, beraz, bizitza baloratzen irakatsi zidan. Berak ez zekien ezer fisika kuantikoaz, baina errealitate-geruza asko daudela aldi berean erakutsi zidan. Aurton, hirurogeita hamar urte bete ditut eta hemen nago berriro, kalerik kale nire antzineko oroitzapenekin, nondik natorren eta nor naizen ez ahazteko.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=