BERMEOKO JAIAK 2024
BERMEOKO JAIAK 78 B ermeotar batentzat, Gaztelugatxeko San Juanek beti izan du osagai oso afektiboa; izan ere, santu horren ospakizunekin lotzen dugu, santuaren jaiegunean Bermeotik bai ermitara bai aurreko zelaietara beti egin izan ditugun ibilaldiekin. Zelai horietan, erromeria, jatekoa eta ospakizunak izaten ziren jaiegun horretan. Beste ekintza batzuk ere gogoratzen ditugu, besteak beste, itsasontzi berriren baten «aprobada» zegoenean eta itsasontzian bertan joateko eta zeremonian parte hartzeko aukera genuenean, baita San Juan inguruan patroiak ontziari ematen zizkion hiru birak, harrapaketetan zortea izateko eskatzen zuen bitartean, ontzia Bermeora itzultzean zein Afrikara edo urruneko lekuetara arrantzatzera joan. ANDONI ANASAGASTI GOIKOLEA GAZTELUGATXEKO SAN JUAN GEURIA
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=