BERMEOKO JAIAK 2024

79 Gertakari guztiak ez ziren alaiak eta dibertigarriak; izan ere, gogoratzen dugu, era berean, 1978ko urrian arimagalduko batzuek ermita txiki-txiki eginda utzi zutenean eta, ondoren, sua eman eta hauts eginda utzi zutenean. Horren ondorioz, baina, bermeotarren kasta agerian geratu zen: San Juan Berreraikitzearen aldeko Batzordea sortu zen, santutegia berreraikitzeko. Lanak 1980ko ekainaren 24an amaitu ziren, eta, gaur egun, egoera horretaz gozatu dezakegu. Kontu asko ekar ditzakegu gogora, baina Gaztelugatxeko San Juanez gehien ikertu eta idatzi duen bermeotarretako bat Anton Erkoreka izan da, eta interesgarria da bere idatzien berri izatea, San Juanez gehiago jakiteko. 2020an, telesail ezagun bat, «Game of Thrones» («Juego de Tronos») delakoa, ingurune enblematiko horretan grabatu zen, eta, kapitulu batean, «Dragonstone» («Roca Dragón») izenez identifikatu zen Gaztelugatxeko San Juan, eta pertsona ugariren arreta erakarri zuen. Pasadizo hori kontuan hartzekoa da, badakigu-eta uhartea bazegoela bertan duela denbora asko eta pasarte historiko aipagarri asko izan dituela, baina, egungo ukitu horren ondorioz, jende gehiagok ezagutzen du ingurunea, eta, nahiz eta interpretazio moderno horien kontrakoak egon, gure ikuspuntutik ez dago soberan; guztion gustukoa izatea gauza nekea da. San Juanen aberastasunen artean, begi hutsez ikusten ez dugun beste kontu bat ere badago, 12 metrora urperatuta baitago: leku horretan tronuratu zuten Begoñako Ama Birjina. 1963an, CEVASeko (Bizkaiko Urpeko Jardueren Urpekarien Zentroa) urpekari batzuek, Juan Marra taldeburu zela, Begoñako Ama Birjinaren tronuratzea antolatu zuten; ordura arte sekula ez zen horrelakorik egin. Baina urpeko irudi bat denez, kasu honetan ere ez da ikusten. Tronuratutako Begoñako Ama Birjinaren irudia

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=