BERMEOKO JAIAK 2024
81 Tronuratutako ama birjina itsaspeko ingurune horretatik kanpora ere aitortua izan zedin, 25. urteurrenean Leonardo Lucarini eskultoreari ama birjinaren erreplika bat egiteko eskatu zioten, Bermeoko Aita Frantziskotarren Parrokiako kaperan ikusgai jartzeko. Ordutik, urtero, zeremonia xume baten bidez ekarri da gogora: ibilaldi bat itsasotik eta ekitaldi bat lurretik, Aitxe Adrian frantziskotarrak zuzendutako zeremonia. 2019an, Aitxe Adrian omendu zuten, urte horietan guztietan lan hori egiteagatik. Aurten, tronuratzearen 61. urteurrena ospatzen da; ekitaldian, Hitzaren otoitz izeneko elizkizun baten bidez omenduko da monolitoan. Ekitaldian bertan eta itsasoan, Bermeoko portutik itsasontzian helduko diren urpekarien eskutik, lore-eskaintza bat egingo da; horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dizkiote baimenak, ekologikoki babestuta dagoen ingurune bat baita. Eskerrak eman nahi dizkiogu Bermeoko Udalari, urtero jai-liburuan urtean behin ospatzen dugun ekitaldi hau gogora ekartzeagatik. Ospakizunean Kankinkabara txistu-taldea izaten da giroa alaitzen eta ekitaldiaren berri dutenek parte hartzen dute. Bibliografia • Bermeoko artxibo historikoa • Manu Muñoa Bermeoko jaietako liburuak • San Juan de Gaztelugatz Anton Erkoreka Ekain Editor Argitaratzailea1/01/2018 ISBN 10 8493162 • Asier Romero Andonegi www.Itsosupekondarea.es San Frantzisko elizan dagoen tronuratutako Begoñako Ama Birjinaren erreplika
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=