BERMEOKO JAIAK 2024
BERMEOKO JAIAK 86 GURE ARRANTZALEENARAUAK ETA OHITURAK BERMEOKO PORTUAN 2024KO ARRANTZALE EGUNA «Lamera Gane» txokoak, 2007. urtetik, omenaldiak egiten deutsez gure arrantzaleei, urtero, irailaren 9an. Aurton, mendeetan zehar arrantzaren – gure lehen sektorea– segurtasunari, egonkortasunari eta errentagarritasunari eusteko lanean gogor ibili ziran persona guztiei egin gura deutsegu omenaldia. Arauak eta legeak: Bermeoko portuak, XX. mendean, 134 enbarkazino eukazan, 22 eta 36metro arteko luzerakoak (baxurakoak) eta 120 enbarkazino 6 eta 20metro artekoak (lebazaleak). Itsas LaguntzailetzaMilitarrak, arrantza-, kabotaje- eta aisia-ontziak kontrolatzeko eta tratatzeko eginkizunak eukazan eta itsasontzi bakotxaren ezaugarriak kontuan hartuta arauak erregulatzen ebazan, esate baterako, langile tituludunak eroatea –makinetakoak eta zubikoak– eta horretarako komandantziamilitar bakotxeko ikuskatzaileek azterketak egiten ebezan ziurtagiriak emoteko. Holan, itsasontziak egoera onean egozala ziurtatzen zan eta itsasontzia eta tripulazinoa seguru egoala, euren laneko lekua arriskutsua dala kontuan hartuta: itsasoa. 1992an, agintemilitarra kendu eta zibila hasi zan, Merkataritzako Ontzidiarenmenpe, Itsas Kapitaintza izenagaz. BERMEOKO KOFRADIAK Arrantzaleen kofradiak irabazi-asmo bako eta bertoko entidadeak dira. Euren funtzino nagusia da afiliatuen ahotsa izatea eta euren interes ekonomiko eta sozialak defendidutea. Bermeoko enbarkazinoen lan guztiak kontrolatzen, ikuskatzen eta arautzen ebazan. Instituzino hori Erdi Aroan sortu zan, eta bere lehenengo ordenantzak 1353koak dira. Bermeon hiru kofradia be egon dirala esaten da: bik salmentarako eskubidea eukien eta euren orientazino politikoagaitik bereizten ziran. Honako hau zan euren estruktura organikoa: presidentea, presidenteordea, idazkaria eta kide batzuk. Estruktura organikoa kideek egiten ebezen batzordeetan izendatzen zan; batzordeetan armadoreak eta tostartekoak egoten ziran. IÑAKI GARRO JIMENEZ
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=