BERMEOKO JAIAK 2024

87 Presidenterako, normalean baxurako enbarkazino bateko patroia aukeratzen zan, eta presidenteorderako, tostartekoen artean; presidenteak bere enbarkazinoan patroi-lanetan segiduten eban, eta presidenteordea liberatu egiten zan, eta lanaldi osoa egoten zan Kofradian. Ordaina honako hau izaten zan: errolatuta egoan enbarkazinoaren partila gehi lauren bat eta lonjan errematean joaten zan kilo 1 arrainen balioa. 1963an, presidente barria izendatu zanean, kofradian lanaldi osoa emon jakon eta presidenteordeak galdu eban; horrek sektoreko lehenengo grebak ekarri ebazan. Kofradiak bere lonjan erremateandoazen salmenten zenbatekoosoaren%3,5en salmenta-eskubideetatik sortzendauz bere baliabide ekonomikoak. Diruhori Kofradiak daukan kutxa komunbatean sartzenda, etaaktibohori langileei ordainketak egiteko eta kideek adosten ebezen laguntzaarautuetarako erabiltzen zan. Kofradia bakotxak bere salmenta-eskubideak arautzen ebazan, eta, Bermeoko enbarkazinoekMediterraneora eginiko lehen urteeretan, ehuneko handiagoak ikusi ebezan. Kofradiak batzorde bat desplazau eban eta, eztabaida batzuen ostean, akordio batera heldu ziran. Eguraldi txarragaitik edo arrain gitxi atrapatzeagaitik izaten ziran neguko kanpaina latzetan, kofradiak, bere kutxa komunetik, ordainketa bat eta hiru bitartean egiten ebazan, kostera bakotxaren beharrizanak kontuan hartuta. Ganera, kideei dirua be ixten eutsien, «miserikordia» konzeptupean, kostera txarrengaitik euki leikiezan beharrizan ekonomikoak betetzeko.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=