BERMEOKO JAIAK 2024
BERMEOKO JAIAK 88 Alde sozialean be, herriko langile-klasetik nahiko bereizten zan. Kofradiak, laguntzeko, baliaezintasun eta jubilazino konzeptuagaitik kopuru bategaz laguntzen eutsien euren bizitzan, estamentu ofizialetatik jasoten ebenetik aparte. Konzeptu hori indarrean egon zan 1956anMontepíoa heldu zan arte. Pasa dan mendearen hasieran, arrantzaleen kofradiak baldintza berezietan kontratau eban bazkideentzakomediku-aseguru pribadua, IMQ. GURE ARRANTZALEEK ERABILTZEN EBEZEN ZERBITZUAK Gure arrantzaleak, euren beharrizanak kontuan hartuta joaten ziran zerbitzuak sortzen: señeruak edo itsasoko alkateak, portuko guardianak, talaieroak, etab. Señerua armadorea izaten zan, eta armadoreek eurek aukeratzen eben botazino baten; urtebete egoten zan kargu horretan. Persona batzuk aukeratzen ebezan, baina beti zenbaki bakoitian, bardinketarik ez egoteko gertakari bakotxagaitik egiten ebezan eztabaidetan. Eguraldi txarra egon ezkero eta intereseko beste arrazoirik egon ezkero –herrian egon edo itsasoan arrantzan egon–, itsasora ez urteteko agindua emoteko edo urteeramugatzeko ahalmena eukon. Farol bigaz komunikatzen zan: bat, berdea, begiratzeko zana, iragarki-ohol bategaz, itsasora zer ordutara arte urten ahal zan esateko; bestea, gorria, agindu barririk emon arte itsasora urteteko debekua adierazten ebana. Itsasoan komunikatzeko, ikurrina altxatzen zan enbarkazinokomastarik altuenean, eta horrek esan gura eban flota osoa portura bueltan doala. Farolak eta iragarki-ohola portuan egozan, ikusteko moduko leku baten. Teknologia barriak heldu ziranean, komunikatzeko sistema horreek aldatu egin ziran. Talaieroa Matxitxakoko leku estrategiko baten egoan, eta bere lana zan itsasoan igarten eban edozein gorabeheraren, itsas bankuen edo istripuen barri emotea. Antxina, itsas bankurik lokalizatzen ebanean, itsasontziakaz komunikatzeko, sua pizten eban eta, non egozan ikusita, ikusten eban bankuaren lekua esaten eban. Teknologia barriak heldu ziranean, irratiz komunikatzen hasi zan enbarkazinoakaz, gero interesdunagaz komunikatzeko. Portuko guardiana neguko gauetan egoten zan. Bermeo babes-portu txarra da erresakakaz, eta bere zeregina zan enbarkazinoen segurtasuna jagotea eta, horretarako, eguraldi txarragaz amarreetan egoten ziran aldaketen barri emotea armadoreei. Muturreko egoeretarako, sirena egoan, armadore guztiak jakitun egoteko. Kofradia izotz-fabrikaren eta ontzitegien esplotazinoaren kargu egiten zan, eta, kosteren hasieran, zozketa bitartez erregulatzen eban zerbitzu horreek zelan
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=