BERMEOKO JAIAK 2024

89 erabili, itsasontzi guztiak egoera bardinean egoteko kostera hasten zanean. Ganera, arrantzarako tresnak horniduteko kooperatiba bat eukan, bere negozioa hobeto errentabilizatzeko. BAXURAKO ENBARKAZINOAK Bermeo, XX. mendean, Kantauri itsasoko baxurako porturik garrantzitsuena zan. Harraptutakoa holan banatzen zan: %45, tripulazinoarentzat eta beste %55a, armadoreentzat. Makinistak baino ez eukan soldata finkoa, gehi tripulante lez eukan zati proporzionala. Lauren bat be banatzen jaken sukaldariari eta hozkailuko arrainaren estibatzaileari. Gaixotasun-bajak hartzen ziranean, gizarte- segurantzatik jasotzen zana baltzuan edo montemayorran emoten zan, eta harek osorik jasotzen eban tripulatzaile lez jaso behar ebana, tripulatzaile lez eukozan eskubide guztiakaz. ISTRIPU EDO ABERIA BATENGAITIK PORTUAN GELDITZEA Enbarkazinoak aberia edo istripu batengaitik portuan gelditzen ziranean, tripulazinoa beste enbarkazino batzuetan banatzen zan. Jasoten eben ordaina aberia eukon enbarkazinoaren baltzuan edo montemayorrean emoten zan, danon artean zati bardinetan banatzeko. LEBAZALEAK Kofradia bereko kideak badira be, enbarkazinoaren neurria eta arrantza- modalidadea ezbardina da –lebatza, bisigua eta papardoa urritik ekainera Bizkaiko arrantzalekuetan eta Eskoten (Gipuzkoa), eta tunidoak uztailetik irailera, kaza-modalidadean ( kurrukana )– eta hainbat ordenantzak arautzen dabez, eta euren ordezkariak aukeratzen dabez asanblada orokorrean; asanblada horretan armadore guztiek eta lebazaleetako tripulatzaileek parte hartzen dabe. Presidentea eta kideen batzordea aukeratzen da, eta langile finkoak daukiez kontu burokratikoak egiteko idazkariaren eta kontugilearen funzinoak betetzeko. Harrapatu dabena eta ordainsariak langileen artean banatzeko orduan, %50 armadoreen parteari jagoko eta beste%50a, tripulazinoari, saldutako guztitik. Baltzuko edo montemayorreko gastuak kentzen jakez –%50 armadoreen partetik eta beste%50 bat arrantzale-klasearen aldetik– langileen segurtasunaren, jatekoen, oinarrizko aparejuen, karnada eta arrantza-ekipoakmantentzeko lanen ordainketei. Arrantzan egiteko erabiltzen dabezan karnadak izozteko eta konserbatzeko planta txiki bat daukie. Banaketa Julia Alboniga Telletxeak (Juli

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=