BERMEOKO JAIAK 2024

BERMEOKO JAIAK 90 Maison) egiten eban; nagusi lana egin behar eban eta banaketaren ondorioz egoten ziran gorabehera guztiak landu. Askotan, ez zan neskatila askoren gogokoa; gehienetan esaten zan karnadaren erruagaitik atrapatzen ebala gitxi bere enbarkazinoak. Euren señeroak daukiez; armadoreen artean aukeratzen dira, eta hareek aukeratzeko sistema baxurakoetanmodukoa da. ANDRAZKOEN ZEREGINA ARRANTZA MUNDUAN Euskal Herriko andrazko tradizionalaren inguruan beti uste izan da etxe inguruan egon dala, eta uste hori ez dator bat Bermeoko andrazkoen bizimoduagaz. Enbarkazinoek lau andrazko be baeukezan janaria erosteko, arrain-kutxak batu eta garbitzeko, bai eta arrainak deskargetan laguntzeko, sareak jagon etamantentzeko eta beste lan batzuetarako be. Lan gogorrena eta gatxena enbarkazinoan ezbeharren bat egoten zanean egiten eben; gorabehera horren barri etxekoei emotera bialtzen ebezan, eta psikologo-lanak egiten ebezan. Ganera, konserba-fabriketan, sareak konpontzeko lanetan eta beste hainbatetan be egiten eben lan. AntonGarai, Bermeoko Arrantzaleen Kofradiako presidentea 1963tik 1983ra; urte asko egon zan Bizkaiko Kofradien Federazinoan be bai. Hogei urteotan, egitura asko eta Kofradiaren funzionamentu-arau askomodernizau ebazan, beti danen gustura egin ez baeban be. Itsasoko Gizarte Institutuko presidentearen lagun on egin zan, Fontán Lobe almirantearena, eta, haren bitartez, arrantzaleentzako jubiladuen etxea egitea lortu eban, bai eta kreditua be itzoz-fabrika barria egiteko, Nautika eta Arrantzako Eskola egiteko eta laneko istripuenMutualitatea egokitzeko eta Itsasoko Gizarte Institutua Txibitxaga eremuan errehabilitatzeko. AntonPérez idazkaria izan zan Bermeoko Arrantzaleen Kofradian, Anton Garai presidente izan zanean. Kofradiaren ordezkari izan ziranean, arrantzamunduko akordio asko lortu ebezan. Bere aita zan Julio Antonio Pérez (Motxela) ordezkatu eban karguan, arrain- pisadore hasi zana kofradian eta, gero, mailaz igo eta idazkari-lanetan segidu ebana. Ezaguna da “ ZORTZI PAPARDO ” kantaren letra sortu ebalako; letra hori sortzeko, pisadore-lanak euki ebazan gogoan: behean arraina eukan, aurrekaldean itsasoa ikusten eban, itsasontzi asko egozan oraindino heltzeko… Kanta hori Bermeon abesten da ospakizun eta jai askotan JoséManuel Gabantxo, Arrantzaleen Kofradiako presidentea 1991tik 1995era.

RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=