BERMEOKO JAIAK 2024
91 “Noche de San Juan” arrantza-ontzian izan zan patroia bost urtez. Txikitan, bere aitak eukan tabernan, Luis Goienetxea (Ateka) arrantza-ontzienmargozalearen aurrean egoten zan eta haren lanak ikusita, arrantza kontuen inguruko koadroak margotzeko zaletasuna etorri jakon. Egunotara arte, 435 koadro egin dauz guztira; horreetariko asko Bermeoko ArrantzaleenMuseoan eta Indautxu Hotelean egon dira ikusteko, eta bere erakusketetan hainbat jente ezagun egon da, esate baterako, María EugeniaMezo eta JuliánMomoito pintorearen semeak, Pablo, Angel eta Alberto. Barruko portuko aidxenetan ainguraketa-posteakmargotzen parte hartu eban eta antxinako arrantzaleek euren tximinietan erabiltzen ebezen sinboloak kontuan hartutamargotu ebezan. Arrantza kontuak zabal landu ebazan, urte asko emon ebazan-eta profesional eta arrantzale-lanetan. Jabier KareagaUrkijo 13 urtegaz hasi zan itsasoan lanean, «La Fea» enbarkazinoan. Presidenteordea izan zan 5 urtez Bermeoko Arrantzaleen Kofradian, eta arrantzale urte askoan. Oso irakurzalea eta ekitaldi kultural askotan laguntzailea.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NTEwODM=